Zuzena al da Makina aldiz entzun diot kontu hori esaldia?
Ez. Izan ere, makina hitzak asko esan nahi duenean, makina bat erabili behar da zenbatzaile zehaztugabe gisa [EH:makina bat].
Makina bat aldiz entzun diot kontu hori.
Makina bat bider hartu izan dut hango haize ederra!
Makina bat markes bada bazterretan.
Makina bat mediku eta botika ibili zen gure etxean.
Makina bat orrialde idatzi du.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > zenbatzaileak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.