Makina hitzak ‘asko’ esan nahi duenean, makina bat erabili behar da zenbatzaile zehaztugabe gisa. Dagokion sintagma beti mugagabean erabiltzen da, eta aditza batez ere singularrean. Makina bat mesede egindakoa da hori! Makina bat markes bada bazterretan. [EH]
EUSKALTZAINDIA. “Denbora adieraztea: makina bat aldiz, *makina aldiz”, Jagonet galde-erantzunak.
PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (144).