Erabil daiteke urteurrena hitza urtebetetzea esateko? Zein da zorionak emateko erabili beharreko esapidea?
1. Euskaltzaindiaren Hiztegian ikus daitekeenez, [EH:urtebetetze], oro har, NORBAITEN jaiotegunaren urtemuga adierazteko erabiltzen da; eta ZERBAITEN urtemuga, zerbait (gertaera edo) gogoangarri baten urteak betetzen direla adierazteko erabiltzen da [EH:urteurren] hitza.
2. Erabiliena Zorionak! da, eta egoki erabilia da. Horrez gainera, Urte askoan! esatea ere egoki dator, gehienetan. Baita biak batera ere, bereziki urtebetetze-egunean: Zorionak, eta urte askoan!.
Okerra da, ordea, *Gaur nire zorionak dira esatea. Horren ordez, Gaur nire urtebetetzea da / gaur nire (urtebetetze-)eguna da esan behar da.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > esapideak
Unitate-mota: hitzak > izenak, joskera > esapideak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.