Zein da egokiena: 2 gradu zero azpitik ala 2 gradu zeroz azpitik?
Euskaltzaindiak ez du horretaz berariazko araurik eman. Bai tradizioan, bai gaur egun, bi moldeak ageri dira: <-z azpitik> eta <Ø azpitik> (eta baita <-(r)en azpitik> ere). Azken urteotan, bigarren moldea erabiltzen da gehiago (zero azpitik, 20 urte azpitik), zeropetik ahaztu gabe.
Bestalde, Orotariko Euskal Hiztegian [OEH:azpiko], badaude <urtez + azpiko> egiturari dagozkion adibideak ere: hogei urtez azpikoentzako, bi urtez azpiko oilorik ez da txitan ezartzen, 17 urtez azpiko bizpahiru mutiko...
Badira bestelako egitura zuzen batzuk ere: 10 urte baino gutxiagoko umeak, 10 urtera arteko umeak.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > zenbakiak
Unitate-mota: joskera > esapideak, zenbakiak > kardinalak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.