Zuzenak al dira honako egitura hauek?
Penizilina asmatutako gizona...
Plaza Barria eraikitako pertsona...
Bere zortzi emazteak hildako erregea...
Horiek denak, dagozkien aditz jokatuzko erlatiboak bezala (penizilina asmatu zuen gizona; Plaza Barria eraiki zuen pertsona; bere zortzi emazteak hil zituen erregea…), zuzenak dira.
NORK sintagma isilpean duten era horretako perpausak zuzenak ote diren galdetzen da. Datiboaz, NORI sintagmaz, ez da galdetzen; baina komeni da esatea gramatikaltasun osoa duela era honetako esaldi batek ere: Non da nik jaten emandako mutila? (esan nahi baita nik jaten eman diodan mutila). Ikus Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VII, 381. or., Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 184. or..
Horiez gainera, ikus hau ere: "Aditzaren jokabidea: bizi izan (bizi izandako / bizitako)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > partizipioa, hitzak > menderagailuak, perpausa > erlatiboak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.