Bi forma hauek zuzenak badira —bizi izandako esperientziak / bizitako esperientziak—, biotatik zein da egokiena?
Biak zuzenak dira, eta bietatik egokiena bizi izandako esperientziak da; euskal literatura-tradizioan askoz ere erabiliagoa baita.
Euskal Gramatika. Lehen Urratsak II, 161. or. liburukian hau dio: "... aspektu-marka agerian jarri nahi delarik, etorkizuneko marka erabiltzen dugunean izan ezik, beste bietan IZANen edo UKANen laguntza behar dute" (ikus 159. or.).
Kasu honetan, iraganeko burutua markatzeko erabiliko genuke bizi izandako esperientziak forma. Hona adibide bat, erabileraren adierazgarri: Gipuzkoan bizi izandako bertsolari "Prantsesa"ri entzundako aldakuntza (Orixe, Euskaldunak, 118. or.).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > partizipioa, perpausa > erlatiboak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.