Zer edo zer deklinatzekotan, zelan deklinatuko litzateke: zerk edo zerk, zeri edo zeri?
Ez, ez dira horrela deklinatzen, baizik eta zer edo zerk eta zer edo zeri. Azken elementuak bakarrik hartzen du kasu-atzizkia. Euskaltzaindiaren Hiztegiko [EH:zer edo zer] adibideak ikusi besterik ez dago: zer edo zertan hasi, zer edo zeren susmoa, zer edo zerekin estali.
Zer edo zer izenordainaren aldaera laburtua den zeozer izenordainak ondo erakusten du bidea (kasu-atzizkia bukaeran darama): Beti zeozeren falta badago [EH:zeozer].
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak
Unitate-mota: hitzak > izenordainak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.