Zein da zuzena, nahiez gero ala nahi ezkero?
Ez bata eta ez bestea; aditz-partizipioa (nahi izan) osorik erabili behar da beti. Alegia, nahi izanez gero bakarrik da zuzena.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > baldintza
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.