Artikulu hurbila zein kasutan erabil dezakegu? Geure burua tarteko denean bakarrik? Adibidez, etxeok politak dira zergatik da zuzena; nahiz eta gu ez izan etxeak?
Bai, zuzena da etxeok politak dira perpausa. Izan ere, plural hurbila ez da ‘geure burua tarteko’ denean bakarrik erabiltzen, baizik eta hurbiltasuna adierazi nahi denean ere bai (adibide horretan, honako etxe hauek esango bagenu bezalatsu da).
Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I, 82. or. liburukian bi adibideok ageri dira:
Guk, irakasleok, geure biziko istorioak botatzen dizkiegu ikasle gizajoei.
Zuek, apaizok, ez duzue kolperik jotzen.
Perpaus horien esanahia gorabehera, gramatika-formak ondo daude. Bigarrenean argi eta garbi ikusten da hiztuna ez dela tarteko, hurbil dituen solaskideak baizik.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.