Baiezkotan arrazoi duzu / arrazoia duzu eta ezezkotan ez duzu arrazoi(a) / ez duzu arrazoirik erabilerak zuzenak al dira?
Bai. Euskaltzaindiaren Hiztegian [EH:arrazoi], azpisarrerak dira [EH:arrazoi izan] eta [EH:arrazoia eduki]. Horrek esan nahi du bi formak direla zuzen-egokiak batasunerako. Sarreraren bukaeran, nolanahi ere, ohar hau ere badator: 'arrazoia daukazu / arrazoi(a) duzu joskeren artean Euskaltzaindiak arrazoi(a) duzu hobesten du'.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak-aditzak, hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.