Baliokideak al dira ez (...)-t(z)ekotan eta ... ezean/ezik egiturak?
Kontu hori Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VII, 218. or. liburukian dago aztertuta.
a) -tu ezean egituraren ordain izan daiteke hemen:
Gaxuxa ez uztekotan, oiñordekotza Mattini utzi bearrean naizela esan zidatek (Y. Etxaide, Joanak-joan, 78. or.).
b) Ez, ordea, hemen:
Uste dut halaz ere, urteekin ahalgea gutxitu ta eztala asarretuko belarrira esaten badizut, zuk gero iñori ez esatekotan (Oskillaso, Kurloiak, 42. or.).
c) -t(z)ekotanen beste balio bat -t(z)ekotan egon, -t(z)eko (asmo)tan egon egituraren bidez ematen da; eta ez da baldintzazkoa. Kasu horren ezezko forma ere ez litzateke -tu ezeanen bidez emango.
Horrez gainera, ikus hauek ere: "Baldintza adieraztea: -tzekotan (garagardoa edatekotan, edan holandesa)" (JAGONET)
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak-aditzak > partizipioa, perpausa > baldintza
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.