Erabilera argitu. Negua izatekotan, hotzak egongo ginateke = Negua izanez gero, hotzak egongo ginateke?
Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VII, 218. or. liburukian dator -t(z)ekotan formaren azterketa. Erabilerarik zabalduenean, Garagardoa edatekotan, edan ezazu holandesa bezalako perpausak dira ohikoak marka horrekin. Hau da, -tzekotan = etorkizunari buruzko baldintza ("garagardoa edan nahi baduzu" edo horrelako zerbait) denean.
Hemen daude argibide zehatzagoak: "-t(z)ekotan/-t(z)ekotz" (EBE).
Ikus hauek ere: "Baldintza adieraztea: ez -tzekotan, -tu ezean / -tu ezik" (JAGONET), "Baldintza adieraztea: -tzekotan" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, perpausa > baldintza
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.