3. pertsonari dagokionean berezkoa esaten den bezala, zuzena al da neurezkoa erabiltzea 1. pertsonan? Adibidez: Bertsolariak etorria berezkoa duen bezalaxe, nik hori neurezkoa dut.
Zuzena da, bai; berezko izenlaguna erabiltzen den bezala, sistemaren ikuspuntutik (berekoi, geurekoi eta gisakoetan forma indartua erabiltzen den bezalaxe), bidezkoa da neurezko, geurezko, zeurezko… osatzea forma indartuen gainean.
Horrez gain, ikus hau ere: "Lexikoa: -koi eta -keria atzizkiez sortutako adjektiboak (nirekoi, zeurekoi…) eta izenak (nirekoikeria, zeurekoikeria…)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak, hitzak > izenordainak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.