Herriaren izena Ermua ala Ermu ote den jakin nahi nuke.
Ermua da, eta -a artikulua du (145. araua, “Bizkaiko herri-izendegia”). Beraz, izen arrunt modura hartzen ditu kasu-markak: Ermuko, Ermutik, Ermura... (*Ermuako, *Ermuatik, *Ermuara…). Hemen egin daiteke kontsulta zehatza: [EODA:Ermua].
Horrez gain, hau ere ikus daiteke: "Onomastika: herri-izenetako a itsatsia" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: izen bereziak > leku-izenak
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.