Gaztelaniazko me gustaría ir a casa eta frantsesezko je souhaiterais rentrer à la maison egiturak itzultzeko aukeran jarri ditudanak denak zuzenak ote diren jakin nahi nuke edota horien artean zein hobetsi beharko nukeen.
Etxera joan nahi nuke.
Etxera joango nintzateke.
Etxera gustura joango nintzateke.
Etxera joango banintz...!
Etxera joatea gustuko nuke.
Horiek guztiak jatorrak eta erabilgarriak dira. Funtsean esanahi bertsua lukete guztiek, baina idazlearen estiloaren edo beharrizanen esku legoke batzuen edo besteen aukeraketa.
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.