Zein da forma zuzena, etxeko jabea ala etxearen jabea?
Zalantza hori argitzeko, esanahi-bereizkuntza hauxe egin beharra dago:
Batetik, etxearen jabea da eraikuntza horren legezko jabea. Bestetik, etxeko nagusia, etxeko jauna, etxekoandrea, etxeko nagusi jauna, etxeko nagusi andrea da egoitza horretan bizi direnen buru egiten duena.
Sarritan, biak pertsona berbera dira, eta orduan bi kasuak (-en/-ko) zuzenak dira. Maizterrak izatera, bereizkuntzak funts betea du.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak
Unitate-mota: hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.