Badakit galdutzat eman, jo...eta halakoak zuzenak direla; baina zuzendutzat eman, zuzendutzat jo, egintzat eman, amaitutzat eman eta horiek ere ondo al daude?
Zuzenak dira galdutzat, amaitutzat, zuzendutzat, egintzat eta gisakoak eman eta jo aditzekin. Euskaltzaindiaren Hiztegiko adibideak dira honako hauek: Arbitroak amaitutzat eman zuen partida. Ez zuen inork bere burua aipatutzat jo.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.