Zuzena al da Hori gezurra esatea bezala da esaldia, ala Hori gezurra esatea bezalakoa da behar luke?
Hori gezurra esatea bezala da perpaus zuzena da. Eta horren esanahia da ‘hori eta gezurra esatea gauza bera dira’. Perpaus horretan ez zaio erantzuten Hori nolakoa da? galderari, Hori zer da? galderari baizik.
Bidezkoa da nobela bat nolakoa den galdetzea, baina ez nobela bat idaztea nolakoa den. Hor dago erantzunaren gakoa, eta horixe dio Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 384. or. liburukiak ere.
Beraz, *Hori gezurra esatea bezalakoa da ez da zuzena. Aipatutako EGLU liburukiak dioenaren arabera, -t(z)ea moduko perpausetan ez du zentzurik NOLAKO galdera erabiltzeak. Eta, horrenbestez, ezta bezalakoa erabiltzea ere.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak > adjektiboak, hitzak > kalko baztergarriak, joskera > kalko baztergarriak, perpausa > konparazioa
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.