Erabil al daiteke egun hitza gaur egunen ordez? Balio bera al dute?
Sinonimoak al dira gaur egun eta gaur? Ezezkotan, noiz erabili beharko litzateke bata eta noiz bestea? Gauza bera al dira gaur eta egun?
Euskaltzaindiaren Hiztegian ikus daitekeen moduan, [EH:gaur], [EH:gaur egun] eta [EH:egun] sinonimoak dira ‘garai honetan’ adieran. Tradizioan, egun batez ere Iparraldeko autoreek erabili dute, eta gaur, berriz, batez ere Hegoaldekoek.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > esapideak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.