Nola adierazi behar genuke, hitz bakarrean, norbaiten etxearen izena: Joxeren etxea, adibidez, Joxena ala Joxerena?
Bigarrena da egokiena; alegia, -rena amaiera duena: Joxerena. Izena kontsonantez amaitzen denean, -ena hartzen du: Mikelena, adibidez.
Nolanahi ere, etxe-izenez denez galdera, komeni da aipatzea euskaraz nagusiki bi atzizki erabili izan direla funtzio horretarako: -enea (Arotzenea, Joanikotenea...) eta -baita (Aritzabaita, Pierrebaita…). Hartara, lekuan lekuko erabilerari lehentasuna ematea da egokiena.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, izen bereziak > pertsona-izenak/deiturak, ortografia > grafiak
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.