Jakitera / jakin izatera: Biak berdin erabil daitezke? Ba al dute ezberdintasunik?
Baldintza-perpausak dira biak, eta, aditz jokatuarekin emanez gero, hori jakin (izan) banu gisako moldean emango litzateke.
Biak (jakitera / jakin izatera) baliokideak dira eta aspektu burutuaren balioarekin erabiltzen dira. Alegia, jakin banu edo jakin izan banu formen balioarekin.
Kontsulta zehatzagoa egin nahi izanez gero, jo hona: Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VII, 232. or..
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak-aditzak > partizipioa, perpausa > baldintza
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.