Zer eratako perpausak eratzen dira egitura horrekin?
- Balio lezake adierazpen-perpausak eratzeko: Ikusiko duzu nola ahaztuko zaion Mireni dirua ekartzea. Inork ez daki nola etorri naizen Zarauztik. Era horretakoei buruzko informazioa hemen dago: Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 77. or., Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 96. or..
- Balio lezake kausazko perpausak eratzeko: Nola ez didaten oraindik ordaindu, mailegu bat eskatu beharko dut. Gu bizi ginen etxea nola baitzegoen Lezoko partean, aita, ama eta osaba Antonio zena Lezoko kanposantuan lurrartuak dira. Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI, 194. or..
Ez da egokia ondorio-perpausak eratzeko. Horretarako lokailu eta menderagailurik erabilienak hauek dira: hain... non... bait-/-en eta hain... ezen... bait-/-en Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 445. or.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak > galdetzaileak, hitzak > menderagailuak, perpausa > kausa, perpausa > modua, perpausa > osagarriak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.