Euskara Batuaren Eskuliburua

nola... -(e)n kausazkoa

nola... -(e)n kausazkoa

Erregistro jasorako inoiz muzin egin izan bazaio ere, gaur egun ez du halako gutxiespenik, kausazko zentzuarekin, idazle onenek ere erabili duten egitura baita. Egitura ohikoena honako hau da: <nola... -(e)n/bait>, <nola... -(e)n> aldaera, normalean, mendebaldean; <nola... bait->, berriz, ekialdean nagusiki. Baina nola zituen oinak txit arinak, ihes egin zien erraz. Nola nire larrua den aski handia, nirekin egin nahi du segurki zahagia. Nola han bainaiz sortua, han dut utziko mundua, galtzen ez badut zentzua. Gu bizi ginen etxea nola baitzegoen Lezoko partean (...).

Taxu bereko perpausak osatzen dira bizkaieraz <zelan... -(e)n> egiturarekin: Eta zelan baraua den eginbiderik onena eta egokiena (...).

Esanahiz, horien pareko esaldiak osatzen dituzte, besteak beste, -(e)nez edo -(e)nez gero egiturek. Baina nola oinak zituen txit arinak, ihes egin zion erraz / Baina oinak txit arinak zituenez (gero), ihes egin zion erraz. ( -(e)nez, -(e)nez gero)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2005). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI (EGLU VI). Bilbo: Euskaltzaindia (194-195).

— “Modua adieraztea: nola zuk esan duzun / zuk esan duzunez / zuk esan duzunez gero ”, Jagonet galde-erantzunak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper