JAGONET galde-erantzunak

Modua adieraztea: -la, -larik

Moduzkoetan -(e)larik menderagailua erabil daiteke?

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI, 289. or. liburukian dator -(e)larik formaren azterketa. Batez ere denbora eta modua adierazten du (beraz, galderari baietz erantzun behar zaio), baina, testuinguruaren eta euskalkiaren arabera, bestelako adieretarako ere baliatzen da. Hemen daude argibide zehatzagoak: "-(e)larik" (EBE).

Horrez gain, ikus hau ere: "Denbora adieraztea: -nean / -larik (etorri direnean, alde egin duzu / etorri direlarik, alde egin duzu)" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak

Unitate-mota: hitzak-aditzak, hitzak > menderagailuak, perpausa > modua

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper