JAGONET galde-erantzunak

Denbora adieraztea: -nean / -larik (etorri direnean, alde egin duzu / etorri direlarik, alde egin duzu)

Gurasoak etorri direnean, alde egin duzu.

Gurasoak etorri direlarik, alde egin duzu.

Ontzat ematen al dira horiek biak?

Bai, biak ontzat ematekoak dira. Ez dago inongo eragozpenik denborazko perpaus batean -(e)larik erabiltzeko.

Kontsulta zehatzagoa egin nahi izanez gero, jo hona: Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI, 289. or..

Horrez gain, ikus hau ere: "Modua adieraztea: -la, -larik" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak

Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > denbora

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper