Zelan eman behar dugu euskaraz abenduaren 21eko santuaren izena: San Tomas ala Santo Tomas? Eta zein da euskarazko idazkera zuzena, San Migel festak, San Migelak ala sanmigelak?
1. Euskaltzaindiak San Tomas forma arautu zuen batasunerako (125. araua (8. puntua)).
2. Euskarazko idazkera zuzena sanmigelak da. Hau da, Done Mikel egunaren inguruan egiten diren jaiak sanmigelak dira. Hona zer dioen Euskaltzaindiaren 125. arauaren 9. atalak: 'Leku askotan erabiltzen diren sanferminak, santakatalinak, sanprudentzioak eta beste ontzat hartzen dira auzo, herri edo hirietako jaiak adierazteko garaian. Adibideetan ikusten den bezala, letra xehez idatziko dira honelakoak, eta pluralean deklinatuko'.
125. arau horren arabera, sanmigelak (*San Migelak), herriko jaiak sanmigeletan izaten dira, sanmigeletako bazkaria eta abar dira zuzenak. Orobat, San Joan jaiak, sanjoanak, sanjoanetan, sanjoanetako bazkaria eta abar (*San Joanak).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, izen bereziak > bestelakoak, ortografia > maiuskulak/minuskulak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.