JAGONET galde-erantzunak

“Noren” adieraztea: indargarriak (neure, geure)

Genitiboa (NOREN) eta aditzeko kasu gramatikaletako bat (NOR, NORI edo NORK) pertsona bera badira (Geure autoan joango gara, adibidez), genitiboa indartu egin behar omen da; genitibo bihurkaria behar omen du. Hori beti egin beharra dago? Gure autoan joango gara genitibo normala gaizki al dago?

Ez, ez dago gaizki, forma indartuak erabiltzea aukerakoa baita, eta euskalkien araberakoa. Ikus zer esaten den hauetan: Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I, 67. or. eta Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, 70. or.. Euskalkietako ohiturak diferenteak dira, eta ekialdekoetan ohikoak dira bigarren molde horretakoak (genitibo normalak, alegia).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > orokorra

Unitate-mota: hitzak > izenordainak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper