Jendeak bietara erabiltzen du. Zein da erabilera zuzena: mila esker zure laguntzarengatik/laguntzagatik; eskaerarengatik/eskaeragatik; konpromisoarengatik/konpromisoagatik. Mila esker horrengatik/horregatik?
Erabilera biak zuzenak dira: laguntza(ren)gatik, eskaera(ren)gatik, konpromisoa(ren)gatik, bate(n)gatik, alaba(ren)gatik, ni(re)gatik, zu(re)gatik... Ikus kasu motibatiboa (-gatik) deklinabide-tauletan Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I, 515. or., Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, 503. or..
Horrengatik/horregatik formei dagokienez ere, biak zuzenak dira. Jo hona: "horre(n)gatik" (EBE).
Horrez gainera, ikus hau ere: "“Norengandik” adieraztea: -rengandik/-gandik (aitarengandik/aitagandik; guregandik/gugandik)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.