Gaur POZAGO/POZIKAGO dago. Zein da egokia edo zuzena?
Biak dira egokiak eta zuzenak, eta baliokideak.
Izan ere, -ago konparazio-atzizkia batez ere adjektiboei lotzen bazaie ere (handiago, ederrago, ausartago, politago…), adberbioei ere lotzen zaie (hobekiago, gaizkiago, astiroago, urrunago, pozikago…), eta inoiz izenei ere bai (gaur gizonago agertu da; abereak baino abereago jokatu; haurra baino pozago ibili…).
Erreparatu adibide hauei: [EH:pozik] Niri giltza emanda, pozik alde egin zuen, ni pozikago utzita. [EH:jostailu] Haurrak jostailuekin baino pozago.
Data: 2023-01-30
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak, hitzak > adjektiboak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.