Nola behar dute, besteak beste, kasu hauek: El Salvadorreko ala El Salvadorko; Garestik ala Garesetik?
Kontsonantez bukatzen diren lekuzko kasuetan —hau da, -ko, -ra(t), -rantz, -raino eta -tik atzizkiekin, alegia— sortzen da zalantza.
Arauak bi moldeak zuzentzat jotzen ditu (Euskera 24, 1979-2, 655 or.), eta ez du ez hobespenik ez lehentasunik adierazten aldaera bataren ala bestearen alde.
Nolanahi ere, Euskaltzaindiak izen ofizialak erabakitzean ―bikoiztasunak ekiditeko asmoz―, -ko (ez -eko) bukaeraren aldeko hautua egin du praktikan kanpoko izenen kasuan: Asturiasko Printzerria, Madrilgo Erkidegoa (32. araua), Ekuadorko Errepublika, Hondurasko Errepublika, Laosko Errepublika (38. araua), Timorko itsasoa (169. araua)…
Galderako izenetan, beraz, honela hobeto: El Salvadorko eta Garestik.
Data: 2022-03-29
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > erdal izenak, izen bereziak > leku-izenak
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.