Zuzena da "eman botoiari", "eman bandera berdeari" (pantailako ikonoa) "sakatu..." esateko?
Esapide horiek ez dute ezer zuzentasunaren kontra, eta aski erabiliak dira gaurko testuetan. Baina erregistroaren aldetik edo lexiko espezializatuaren aldetik, gehiago erabiltzen dira beste molde hauek: botoia(ri) sakatu, ikonoan klik egin, ikonoan klikatu.
Data: 2023-01-30
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > aditzak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.