Zer hitz daude euskaraz ‘mellizos / faux jumeaux’ eta ‘gemelos / vreais jumeaux’ hitzek duten desberdintasuna markatzeko?
Euskaraz ez da bereizketarik egiten bikiak dizigotikoak (hau da, zigoto bat baino gehiagotik sortuak ―mellizos / faux jumeaux―) ala monozigotikoak (hots, zigoto bakar batetik sortuak ―gemelos / vreais jumeaux―) diren. Bi kasuetan [EH:biki] da hitz egokia eta erabiliena; eta, noski, tokian-tokian, baita [EH:bizki] ―Gipuzkoan eta Nafarroan―, [EH:bibiro] ―Nafarroan―, [EH:biritxi] ―Iparraldean― eta [EH:bikoitz] ere, besteak beste. Horiek ageri dira Euskaltzaindiaren Hiztegian, baina, arestian esan bezala, biki-moten artean ez da bereizketarik egiten.
Data: 2022-03-29
Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak, lexikoa > orokorra
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.