Zumaiatik egiten dugu galdera. Bertan, santelmoak ospatzen ditugu. Baina nola behar du non/noiz kasuan: santelmoetan ala santelmotan? Bertso jaialdi bat antolatu dugu aurtengo santelmoETAN/saltelmoTAN?
Aukera zuzena santelmoetan da. Izan ere, leku-denborazko sintagma arruntetan noiz adierazten denean, ez dagokio mugagabea erabiltzea. Argi dio 125. arauak 9. puntuan: “sanferminak, santakatalinak, sanprudentzioak (…) pluralean deklinatuko (dira)”. Euskaltzaindiaren Hiztegikoak dira adibide hauek: sanpedroetako [EH:sanpedro], santelmoetako [EH:santelmo], santakatalinetan [EH:santakatalina], sanbartolomeetako [EH:sanbartolome], andremarietan [EH:pagotxa], etab.
Data: 2023-01-30
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > hitz elkartuak
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.