JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: omen (Bihar euria egingo omen duela esan du)

Honako bi esaldi hauek egokiak dira, gure ustez:

Bihar euria egingo duela entzun dut.

Bihar euria egingo omen du.

Baina honako hau egokia al da?:

Liernik esan du bihar euria egingo omen duela.

Bai, egokia izan daiteke. Perpaus bakunetan ez ezik (Bihar euria egingo omen du), mota askotako mendeko perpausetan ager daiteke omen partikula, ez bakarrik galderakoaren moduko adierazpen-perpaus osagarrietan (esan du… omen duela). Ikus adibideok:

- adierazpen-perpaus osagarrietan: Nahiz eta orakuluek susperraldia gertu omen dela dioten. Ez da urte asko-asko, inguru honetan gertatu omen zela.

- erlatiboetan: Aspaldian gogoan omen daukan xede bat.

- zehar-galderetan: Hara zer galdu ei (omen) duen: errealitatearekiko berezko harremana.

- kausazkoetan: Beste inor baino hobeak direla pentsatzen dutenak beraiek odolgarbiak omen direlako.

- elarik menderagailuarekin emanetan: Ura isuri baitu olioaren gainerat, sekulan ez omen delarik hori egin behar!

Euskaltzaindiaren Hiztegian bertan ere [EH:omen1], bada galderan ageri den -(e)la menderagailuarekin osaturiko adibide bat: Hain bide luzea egiteko berandu omen dela eta.

Galderako adibidea egokia izan daitekeela esan dugu arestian, izan ere, komeni da zehaztea ezen, printzipioz behintzat, esanahi diferentekoak direla bi hauek:

Liernik esan du bihar euria egingo duela.

Liernik esan du bihar euria egingo omen duela.

Lehenbizikoan, Lierni bere baitatik mintzo da (adierazi du bihar euria egingo duela). Bigarrenean, beste norbaiten bidez iritsi zaio Lierniri euria egingo duelako kontua, eta hori adierazten du (esaldia honela parafraseatuko genuke: ‘Liernik’ esan du euria egingo duela entzun duela).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > orokorra, sintaxia > perpausak

Unitate-mota: hitzak > menderagailuak, perpausa > osagarriak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper