Nola da: lagundu egiguzu ala lagundu iezaguzu?
Biak zuzenak dira. Batasuneko moldea lagun iezaguzu edo lagundu iezaguzu da [EH:lagundu]; lagun e(g)iguzu edo lagundu e(g)iguzu bizkaierazko moldea da.
Euskara batuan, lagundu aditzak bi erregimen ditu, eta horren ondorioz, Iparraldeko lagun(du) gaitzazu moldea ere zuzena litzateke hor.
Bizkaierari buruzko informazio gehiagorako, besteak beste, honako iturri hauetara jo daiteke:
- Eusko Jaurlaritza, 1983, Bizkaieraren idatzizko arauak. Deklinabidea eta aditza. Gasteiz: Hezkuntza eta Kultura Saila.
- Eusko Jaurlaritza, 1989, Euskal aditza. Bizkaiera eta batua. Gasteiz: Hezkuntza eta Kultura Saila.
- Labayru Fundazioa: www.labayru.eus
Data: 2023-01-30
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > erregimena
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.