Kopetaraino nago esatea ondo al dago kokoteraino nago esateko?
Gramatikalki zuzena da, baina oso-oso gutxi erabili da liburuetan. Ereduzko Prosa Gaur datu-basean hiru aldiz ageri da: Kopetaraino zegoen. Ni kopetaraino nengoen josteko makinarekin lan egiteaz. Kazetaritzaz kopetaraino dago.
Ohikoagoak eta erabiliagoak dira kokoteraino egon eta kidekoak. Ikus, esaterako, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azpisarrera hauek: [EH:kokoteraino] eta [EH:leporaino egin].
Data: 2022-03-29
Zalantza-mota: lexikoa > aditzak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.