Non aurkitu daiteke euskal kontsonanteen taula fonologikoa?
Euskaltzaindiaren arau-gomendioetan ez da ageri era horretako koadro edo taularik; izan ere, berez ez dago hizkuntza baten fonema-taularik, fonema-inbentarioa aldatu egiten baita leku-hizkera batetik bestera.
Euskalarien artean hiru alfabeto nagusi erabili izan dira batez ere euskal fonemen taulak egiteko:
- NAF (Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa) / IPA (International Phonetic Alphabet) / API (Alphabet Phonétique International) / AFI (Alfabeto Fonético Internacional)
- Fil.= Alfabeto de Filologia Española
- Ethn.= Alphabet de l´Institut d´Etnologie
Horietatik erabilienak lehenengo biak dira, eta euskalari ezagun hauek erabili eta egin dituzte ezagun:
Miren Lourdes Oñederra Olaizolak bere Fonetika Fonologia Hitzez Hitz liburuarekin. Liburuaren eranskinean API/NAF sisteman daude jasoak euskal hots-mota nagusiak (161-162. or.).
Txillardegik, bere Euskal Fonologia liburuarekin. Eta hor, Fil. sisteman daude jasoak. Txillardegirena 1985ekoa da: ordutik aldaketak izan dira NAFen.
Data: 2023-01-30
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: ahoskera
Unitate-mota: karaktereak > fonetismoak, prosodia > hotsak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.