Zuzena al da oraindik aurrera esamoldea?, ala hemendik aurrera da aukera bakarra?
Tradizioan hemendik aurrera edo hemendik aitzina erabili izan dira nagusiki. Hala ere, Orotariko Euskal Hiztegian esaten da erabiltzen dela molde hori [OEH:oraindik aurrera] bizkaieraz hitz egiten den Gipuzkoako aldean, nahiz eta lekukotasunak urriak izan. Ez da ageri Euskaltzaindiaren Hiztegian; corpusetan, dena dela, ageri da, oso ugari ez bada ere.
Zuzentzat eman behar, beraz, galderako esapidea, nahiz ziurragoa den tradiziozko formen alde egitea.
Data: 2023-01-30
Zalantza-mota: lexikoa > esapideak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.