Alkatetza pertsona bakarreko aginte-organoa izanik, egokia al da honela esatea?: Alkatetza honek erabaki du... Ez al litzateke zuzenagoa Alkateak erabaki du...?
Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, [EH:alkatetza] alkatearen jarduera eta kargua da. [EH:alkate], berriz, udal bateko burua da, udalbatzaren lehendakaria.
Zalantzarik ez dago alkateak erabaki du zuzena dela. Hala ere, hizkera administratiboan alkatetzak erabaki du modukoak sarri erabiltzen dira. Alkateak berak pertsonalki hartutako erabakia izan gabe ere, balio berarekin alkateak bere karguari dagokion jardueran hartutakoa dela adierazi nahi da.
Estilo horretako esaldiak usu erabiltzen dira tankera bereko kargu-hitzekin: dekanotza, erretoretza, ordezkaritza, zuzendaritza… Esate baterako: Zuzendaritzaren baimenarekin [EH:zuzendaritza].
Data: 2022-03-29
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.