JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: ezberdin, desberdin (iritzi desberdinak ≠ zenbait iritzi)

Desberdin (edo ezberdin) hitza erabil al daiteke euskaraz? Ala hainbat (edo zenbait edo zenbatzaile-balioko beste hitzen bat) erabili behar da beti?

Bai, erabil daitezke desberdin eta balio berekoak. Aski da Euskaltzaindiaren Hiztegiko [EH:desberdin] eta [EH:ezberdin] sarreretako adibideei erreparatzea hori egiaztatzeko. Baina egia da berez ez duen esanahi batekin ikusten dugula hainbatetan, kalko desegoki batengatik, eta halakoetan ez dela egoki erabilia euskaraz.

Gaztelaniazko diferentes, diversos, distintos… eta frantsesezko différents, divers, distincts… adjektibo sinonimoek eragiten dute gehienetan gaizki-ulertua. Adjektibo horiek erdarazko esaldian izenaren aurretik ala izenaren atzetik doazen ohartzean dago gakoa. Hiru modu hauetara moldatzen dira, ñabardurak ñabardura:

a) Izenaren aurrean ager litezke artikulurik gabe (Tratarán diversas/distintas… cuestiones // Divers sujets / différentes questions seront traités. Lo han publicado diferentes, diversos… periódicos. Había diferentes opiniones // Différents journaux l'ont publié / Il y avait disverses opinions).

Oro har, horiek dira euskaraz zenbatzaile zehaztugabeen bidez ematekoak (hainbat, zenbait, batzuk, bat(ek) baino gehiago(k)…): Zenbait gaiez mintzatuko dira (*Gai ezberdinez). Egunkari batzuek argitaratu dute hori (*Egunkari ezberdinek). Iritzi bat baino gehiago / zenbait iritzi zeuden (*Iritzi ezberdinak).

b) Izenaren aurrean ager litezke artikuluarekin (Los diversos partidos han coincidido en esa cuestión. Se han instalado persianas venecianas en las diferentes aulas. Se han tenido en cuenta las diferentes, diversas opiniones / Les différents partis se sont mis d'accord sur cette question / Des stores vénitiens ont été installés dans les différentes salles de classe / Les diverses opinions ont été pris en compte).

Horrelakoak denak edo guztiak zenbatzaile orokorrekin (edo plural soila erabiliz) moldatzen dira euskaraz: Alderdi guztiak (Alderdiak) bat etorri dira auzi horretan. Pertsiana veneziarrak gela guztietan (geletan). Iritzi denak hartu dira kontuan.

c) Izenaren atzetik ager litezke adjektiboak (Son cuestiones diferentes, distintas. Tenemos sentimientos distintos, diferentes. Había opiniones diferentes / Ce sont des questions différentes. Nous avons des sentiments différents. Il y avait des opinions différentes.).

Horietan, diferente hitzak adjektibo-balioa du euskaraz ere, Euskaltzaindiaren Hiztegiko adibideetan ematen zaiona, hain justu ere (hartara, bestelako sinonimoa du eta berdin, antonimoa): Bestelako kontuak / Kontu desberdinak dira horiek. Sentimendu desberdinak dauzkagu. Iritzi desberdinak zeuden.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > zenbatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak

Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper