Badakit Urlia euskara batuan ari da hizketan zuzena dela, baina nola behar du: hizlari hori batuaz ari da ala batuan ari da?
Euskaraz ari da esaten dugu. Baina izenari adjektibo bat eransten badiogu, orduan adiera desberdina dute esapideek -(e)z edo -n erabilita: euskara batuaz ari da (ZERTAZ) eta euskara batuan (NOLA).
Ikus hau ere: "Aditzaren jokabidea: hitz egin (euskaraz hitz egin / euskara hitz egin)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak-aditzak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.