Euskal onomatopeien zerrendatxo bat ateratzeko premia ikusten da (lehendik eginik baldin bada, ez dugu ezagutzen).
Euskaltzaindiaren Hiztegian hainbat daude onomat. markarekin: banba, bee…
Onomatopeien zerrenda osoa eskuratu nahi izanez gero, sartu Euskaltzaindiaren Hiztegiaren webgunean eta, “Bilaketa konbinatuak” atalera joanda, “Kat. gramatikala” sakatu eta hor “Onomatopeia” eskatu. Hiztegian dauden onomatopeia guztiak eskuratzen dira.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.