Noiz erabili behar da ber- eta noiz bir?
Joera nagusia da <ber- + bokala> egitea eta <bir- + kontsonantea>, Euskaltzaindiaren Hiztegiko hitzetan ikus daitekeen bezala (berpiztu da salbuespen bakarra). Hala ere, esan beharra dago Euskaltzaindiak ez duela arau berezirik eman horretan.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > aditzak, lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota: afixuak > aurrizkiak, hitzak-aditzak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.