Euskara Batuaren Eskuliburua

ber-, bir-

ber-, bir-

Euskaltzaindiak ez du eman horien erabilerari buruzko arau berezirik. Bata zein bestea ia beti partizipioari eransten zaizkio eta ‘errepikapena’ adierazten dute. Joera nagusia <ber- + bokala> egitea da (berragertu, berreraiki, berregin...) eta <bir- + kontsonantea> (birgaitu, birjaio, birlandatu...). Salbuespen bakarra berpiztu da.

Kasu batzuetan (bide ihartua da jada) izena ere gertatzen da oinarri, eta, orduan, ‘bigarren aldiz lortzen dena’ da adiera orokorra: birbiloba, birlore, birraitona, birramama, birramona...

<bir- + konts.> egituran, ez da betetzen euskarak bere-berea duen r letraren ondorengo s, z kontsonanteak ts, tz bihurtzeko joera (bertso, kurtso), eta honela dira: birsaldu, birsortu, birzahi.

 

KALKOA. Zenbaitetan ez dago zertan ber-/bir- aurrizkia erabili erdarazko re- aurrizkia duten hitz guztien euskarazko ordainetan. Euskaltzaindiaren Hiztegian, esate baterako, hauek ez dira ageri: berradiskidetu (es: ‘reconciliar(se)’ / fr: ‘(se) réconcilier’) (> adiskidetu); birfindegi (> (petrolio-)findegi)... Izan ere, ber-/bir- moldeez gain, euskarak badu bestelako baliabiderik: berrindartu/indarberritu, birsortu/sorberritu edo berpiztu/pizberritu, esaterako.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Lexikoa: ber- eta bir- aurrizkiak (berregin/birmoldatu)”, Jagonet galde-erantzunak.

EHUko Euskara Institutua (2012). "Berradiskidetu” eta “Birfindegi", Kalkoen Behatokia.

BERRIA (2006). Estilo-liburua. Donostia: Berria (204).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper