Esanahia? Balio al du taldea adierazteko? Irakaslego, biztanlego, gutxiengo, gehiengo… Ala lanbidea edo kualitatea adierazteko bakarrik erabili behar da, Iparraldean bezala?
73. arauan azaldua du Euskaltzaindiak -go atzizkiaren erabilera zuzena zein den: -go atzizkia erabil bedi:
a) ofizioa, lanbidea adierazteko: artzaingoa, zurgingoa…
b) tasuna adierazteko: euskaldungoa, ahaidegoa…
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.