Nola da: Emakume eder bihurtu da ala Emakume ederra bihurtu da?
“Hau da Euskaltzaindiaren erabakia: perpaus baten barnean bi Nor sintagma agertzen direnean, eta horietako bat bestearen predikatu osagarria denean, bihurtu aditzak mugagabean eskatzen du predikatu osagarri hori: ura ardo bihurtu zuten. Hala ere, sintagma izen soil batek osatu beharrean beste ingurukari batzuez janzten denean, izenondoak, izenlagunak, adjektibo konparatiboak, perpaus erlatiboak, etab. erabiliz, orduan artikulua eskatzen du askotan. Kasua, berriz, beti absolutiboa (Nor) erabiliko da: emakumerik ederrena bihurtu zen” (40. araua). Gauza bera dio Euskaltzaindiaren Hiztegiak ere [EH:bihurtu].
Galderako bi aukerak daude, beraz, zuzen, bai emakume eder bihurtu da eta bai emakume ederra bihurtu da.
Ikus hau ere: "Aditzaren jokabidea: bihurtu (emakume ederra bihurtu / *eder bat bihurtu)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, hitzak > determinatzaileak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.