JAGONET galde-erantzunak

Kuantifikazioa adieraztea: asko (urte askotako / urte askoko)

Zuzena al da Zumetak urte askotako lana erakutsi du: azken 20 urteetakoa esatea?

Hau dio 34. arauak bukaerako pasartean: “Zenbaitetan -ko/-tako bikoteaz baliatzea ezinbestekoa izan dezakegu bereizketak egiteko: zazpi urteko ardoa (botilan dagoen ardoak zazpi urte ditu), zazpi urtetako ardoa (ardoa zazpi urtetan, ez zortzitan bildua izan da) eta zazpi urteetako ardoa (aldez aurretik ezagutzen ditugun zazpi urte diferenteetan zehar bilduriko ardoa)”. Alegia: Hiru urtean lan egin du zuzena da (hiru urtean = hasieratik bukaerara hiru urte igaro dira jarraian; adibidez, 2016tik 2019ra), eta, hortik, hiru urteko lana. Hiru zenbatzaile zehaztuaren ordez asko zenbatzaile zehaztugabea jarriz gero, berdin: urte askoan lan egin du, eta, hortik, urte askoko lana. Horrelakoak ohikoak dira tradizioan (‘aldia’ adierazten da horietan).

Bestalde, hiru urtetan lan egin du ere zuzena da (hiru urtetan = halako urtean, halako urtean eta halako urtean; adibidez, 2014an, 2016an eta 2018an), eta, hortik, hiru urtetako lana. Zenbatzaile zehaztuaren ordez zenbatzaile zehaztugabea jarriz gero: urte askotan lan egin du, eta, hortik, urte askotako lana (‘kopurua’ adierazten da horietan).

Horrenbestez, eta galderako adibideari gagozkiola, bi moldeak dira zuzenak, urte askoko lana eta urte askotako lana, esanahia zein den. Eta azken 20 urteetakoa/urteotakoa ere (mugatu pluralean, badakigulako zein diren urte horiek) zuzena da.

Ikus hau ere: "Denbora adieraztea: urte (hiru urtean / hiru urtetan / hiru urteetan)" (JAGONET).

 

Data: 2020-05-14

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > zenbatzaileak

Unitate-mota: hitzak > adberbioak, hitzak > determinatzaileak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper