Baliokideak al dira?: Konpontzen saiatu da = konpontzera saiatu da.
Baliokideak dira. Orotariko Euskal Hiztegiak [OEH:saiatu] dio tradizioan -tzera saiatu ageri dela erregimen nagusi gisa, baina gaur gutxi erabilia dela; gaur erregimen nagusia -tzen saiatu da. Molde horretakoak dira Euskaltzaindiaren Hiztegiko adibide gehienak, baina -tzera erregimena ere jasoa dago, hirugarren adieran [EH:saiatu].
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > erregimena, perpausa > osagarriak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.