Nola jokatu behar da barkatu aditza: barka nazazu ala barkaidazu?
Bietara ondo dago. Euskaltzaindiaren Hiztegian [EH:barkatu] du aditza dela esaten da, baina ohar hau ere badakar hiztegiak: “pertsona bati dagokionean, dio aditza". Beraz, barkaidazu forma (edo barka iezadazu) jatorra ez ezik egokia ere bada, Hegoaldean behintzat.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > komunztadura
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.