Badakit Euskaltzaindiak bailitzan bezalako formak ez dituela hobesten; baina, erabiltzekotan, jakin nahiko nuke nola behar duen egon aditzaren 3. pertsonak singularrean. Izan ere, ni bailegoen zelakoan nengoen arren, Xuxen zuzentzaile ortografikoak okertzat ematen dit, eta bailegoan zuzentzat.
Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki auzi horretaz. Horrelakoak baztertu gabe, beste egitura batzuk hobesten ditu: esaterako, balego bezala Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 370. or..
Hortaz, literaturan (XX. mendekoan juxtu, oso berria baita molde hori) nola erabili den bakarrik esan daiteke oraingoz. Menderagailua -(e)n dela aitortu arren (ikus Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V), literaturan -an bukaeradunak dira nagusi (bailuan, bailitzan, bailegoan eta abar), mendebaldeko testuak direlako edo.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: perpausa > konparazioa
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.